Azken urteetan Sektore Publikoan murrizketaren gurpil zoroan sarrarazi gaituzte. Zerbitzu publikoetako murrizketa eta erreformak oinarrizko legeen bidez, eta funtzio publikoko langileon lan baldintzetan murrizketak dekretu bidez ezartzen ditu espainiar Gobernuak, negoziazio kolektiborako eskubidea errotik ukatuz.
Negoziatu nahi dugu gure zerbitzu publikoen sistema propioa eraiki ahal
izan dezagun. Negoziazio kolektiborik
gabe, Estatuak ezarri nahi duen sistema
publikoaren desmantelamenduaren norabidean joango ginateke. Berton negoziatuz ordea, gure zerbitzu publikoen eredua sendotu, eta
gure beharrizan eta ezaugarrien arabera eraikitzera jo behar dugu.

Marko juridiko-politiko honek goitik behera baldintzatzen du gure zerbitzu
publikoen sistema. Horregatik aspaldi borrokatzen du LABek marko juridiko hau gainditu ahal izateko.
Erealitate honen aurrean
instituzioek bi jokabide azaldu ahal
dituzte: negoziazioa ukatzea ala negoziazioa ahalbidetzea.
LAB prest dago NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA egikaritu nahi duten instituzioekin batera beharrezkoak diren
zirrikitu guztiak bilatzeko eta babesteko.
NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO ESKUBIDEAREN ALDE!!!

