2015/10/27
2015/10/23
Un millar de bomberos pide la retirada del proyecto de ley de incendios
2015/10/20
Udal kudeaketa "berria" - La "nueva" gestión municipal
Batzorde honetatik iragartzen dugu jokabide hau okasio bakoitzean publikoki salatuko dugula, eta judizialki jarduteko eskubidea gordetzen dugula.
Desde esta comisión comunicamos que esta forma de proceder será denunciada públicamente en cada ocasión, reservándonos el derecho de actuar judicialmente.
2015/10/18
JOSE MUJICA "Ez dago gizon ordezkaezinik; kausa ordezkaezinetan sinesten dut"
Gerrillari ohia eta presidente ohia. Oraindik politikan jarraitzen du. Erreferentzia izaten ere bai. Euskal Herriarentzat baliagarriak izan daitezkeen gogoetak egin ditu, bere eskarmentuan oinarrituta.
Iñaki Aramaio.- 2015/10/17an argitaratua BERRIA.eus
Bere Montevideoko etxean hartu du Jose Mujica Uruguaiko presidente ohiak Iñaki Aramayo kazetaria. Euskal Herriaren egoera politikoa, diktadurako krimenak, Uruguaiko gerratean bizi izandakoak eta beste hamaika kontu izan dituzte hizpide elkarrizketan. Irudiak: Matias Lasarte.
2015/10/16
Rafa Diez eta Arnaldo Otegi askatu! Urriaren 17an denok Donostiara
Gure herrian bake eta konponbide demokratikorako garai berri bat irekitzeko lanean aritzeagatik kartzelan diren Rafa Diez eta Arnaldo Otegi askatzeko eskatzeko bihar, hilak 17, Donostiako Boulevardean deitu den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du LAB sindikatuak.
Udaltzaingoaren azken berriak
2015/10/15
Segurtasun eta Osasun Batzorderik gabe gaude - Estamos sin Comité de Seguridad y Salud
*Eskaera hau Lan Ikuskaritzari eta Osalani ere helarazi diegu.
PREBENTZIO ETA SUTEEN ITZALTZE LEGE HONI EZ!!!
ELA eta LABen ustez, hau lortzeko, ezinbestekoa da suhiltzaileon mobilizazioa. Horregatik, Suhiltzaile Lege proiektu hau bertan behera utzi eta tramitazioarekin hasieratik berriz ere hasi daitezela exijitzeko, manifestazioa deitu dugu datorren urriaren 22an Gasteizko kaleetan, Legebiltzarraren aurrean bukatuta.
Suhiltzaileok eta Euskal Gizarteak behar dugun benetako “Suhiltzaile Lege” baten alde, datorren Urriaren 22an, denok Gasteizera!!
En opinión de ELA y LAB, es imprescindible la movilización de todos/as los/as bomberos/as. Con el objetivo de que retiren este proyecto de Ley y empiecen desde el inicio con la tramitación, hemos llamado a una manifestación en Gasteiz el próximo 22 de octubre. Manifestación que finalizará en frente del Parlamento Vasco.
Por una Ley que sea realmente el que necesitamos los/as bomberos/as y la sociedad vasca, el próximo 22 de octubre, tod@s a Gasteiz!
2015/10/09
2015/10/08
Enplegu Publikoaren Euskal Legea - Ley de Empleo Público Vasca
Langileen ordezkaritzaren erabateko kontrakotasunerekin aurrera egin du Enplegu Publikoaren Euskal Legeak
Atzo, urriak 7, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua bildu da Enplegu Publikoaren Euskal Legearen azken aurre proiektua aurrera eramateko asmoz. Bertan administrazio ezberdinetako ordezkariek aldeko bozka eman dute (10 kide) eta langileen ordezkarietako sei kideek kontrakoa.
LABetik ozen salatu nahi ditugu tramitazioaren prozesu osoan zehar sindikatuon aldetik egindako ekarpenetatik pisuzko bat bera ere ez dela aintzat hartua izan. Erkidego autonomikoan zerbitzu publikoen eskaintza bermatu behar duten 120.000 langileen lan baldintzak arautzea asmo duen aurre proiektu honek, ez ditu ez herri honetako zerbitzu publikoen egoera, ezta bertako langileen egoera aintzat hartzen.
Madrileko gobernuak azken urtean planteatutako murrizketak eragindako ondorio kaltegarriei aurre egiteko planteamendurik mahai gainean ez jartzeaz gain, neurriok bere egiten ditu sektore publikoa ahuldu eta gerentzializatu asmoz. Herri Administrazio Sailak ez du inongo gaitasunik eta borondaterik agertzen bertako zerbitzu publiko eta langileen beharren araberako enplegu legea adosteko.
Bereziki larria iruditzen zaigu langile publikoen lan baldintzak arautu behar dituen egitasmo batek beraien ordezkari guztiek aho batez errefusatu izana.
2015/10/05
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta - ALTERNATIBEN HERRIA
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, ALTERNATIBEN HERRIA ekimena egingo da datorren URRIAREN 24AN BILBON, "BIZITZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ" lemapean.
Alternatiba Herria aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa. Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da.
Egungo sistema aldatu behar da, Euskal Herriak alternatibak ditu eta jada martxan daudela erakutsi behar dugu. Bide horretan Alternatiben Herria ekimenaren oinarriak azaltzen dituen manifestuaosatu dugu.
Gehitu deialdiari eta aldarrikatu gure herriak dituen alternatibak manifestua sinatuz eta zabalduz!
Gehitu deialdiari eta aldarrikatu gure herriak dituen alternatibak manifestua sinatuz eta zabalduz!
Zer da Alternatiben Herria? Minutu bateko azalpena
2015/10/02
DBUSean hizkuntza eskakizuna jaistea onartu dute
DBUSen EAJ eta UGTk adostutako hizkuntza eskakizunen inguruko akordioa oztopo da euskararen normalizazioan
Azken egunotan, EAJ eta UGT, Donostiako autobusetako (DBUS) langileek bete beharreko hizkuntza eskakizunaren inguruan akordio batera iritsi dira, bertan euskararen ezagutza derrigorrezko ez izatea adostu dute. Akordioaren aurrean, DBUSeko LABeko sail sindikalak, berriz ere, euskararen defentsa egin behar du.
LABen iritziz Donostiako hiri autobus bat hartzen duen pertsona orok euskaraz artatua izateko eskubidea bermatua eduki behar du. Zentzu honetan, halabeharrez, ezin gara pozik egon EAJ eta UGTren arteko akordio honekin, euskararen normalizazioan oztopo baita. Izan ere, gaur egun euskaraz ez dakien gidari gazte bat kontratatzea hurrengo hamarkadetan bidaiarien aipaturiko hizkuntza eskubide hori urratzea da. Euskaldunez erabat osaturiko lan poltsa berririk kontratatu ezean, euskararen normalizazioari kontra egitea da.
Argumentu honen aurrean, UGTk etorkizuneko balizko langile ez-euskaldunen aldeko aukera berdintasun eskubidea jarri ohi izan du mahai gainean. Langileekiko hain artatsua bada, zergatik aritu da gainontzeko sindikatuoi deus esan gabe PNVrekin kromoak ezkutuan trukatuz?
Orain hobe ulertzen da irailaren 3an burutu beharreko epaiketa urriaren 1era atzeratu izanaren arrazoia. Jokaera ilun horretan ez du LAB bidaide izango. Gardentasun adostuan bai.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)




















