2016/05/29

MAIATZAK 31: PREKARIETATEAREN AURKAKO "PREKARIZIKLOAREN BIRA" DONOSTIATIK

Maiatzaren 30etik Ekainaren 5era bitartean burutuko den prekarietatearen aurkako borroka astearen barruan, Maiatzak 31, zerbitzu publikoetan prekarizazioa salatzeko, Donostiatik prekarizikloaren bira burutuko da.

Horretarako Donostian zerbizu publikoa eskeintzen duten erakunde ezberdinak lotuaz bizikleta martxa bat egingo degu.

Prekarizikloaren bira honek etapa eta geldiune ezberdinak izango ditu eta bakoitzean sektore bateko prekarizazio mota ezberdinen adibideekin, berau salatuko da. 

Dagokion sektoreko langileari prekarizatzaile batek bere egoera zehatza salatuko du. Horrela, Gizarte Segurantza, irakaskuntza, osakidetza, PRECO, correos, tabakalera, epaitegia, Foru Aldundia, udaletxea eta Eusko Jaurlaritza bixitatuko ditugu.

PREKARIETATEAREN AURKA
BIZIKLETA MARTXA
PARTE HARTU!!!

Alternatibaz lepo Bilboko kaleak



2016/05/27

ERREFUXIATUEKIN ELKARTASUNA! - Larunbatean, maiatzak 28, eguerdiko 13'00etan, konzentrazioa.


Igandean, maiatzak 29, goizeko 11'30etan erraustegiaren kontrako giza-kateak



*INCINERADORA: CLARA SOSPECHA DE ENFERMEDADES. PRINCIPIO DE PRECAUCIÓN
*http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/

ELAk eta langile batzuek jarritako helegiteari buruz. DO vs BO.



LABURBILDUZ, 2014-07-18ko TGBaren JATORRIZKO AKORDIOA ZUZENA ETA LEGALA ZEN.

Helegite prozesu guzti honek zuen helburu bakarra hauxe zen: ordainsari igoera linealei eta lanpostuen balorazioaren tresna berriaren bitartez haien kontsolidazioari dagozkien 2014an hartutako akordioak oztopatzea.

Justu sententzia hau iritsi aurretik, DOak egokitzeko udalaren proposamen bat jaso genuen. “Bitxiki” proposamen hori 2014tik ELAk proposatzen ari zenarekin bat zetorren: 450€ inguru 8.mailarentzat eta 2.000€ inguru 30.mailarentzat. Ezartzen duten baldintza 2014ko akordioari uko egitea da, hau da, ordaindu gabe dauden 2015eko 300€ linealei eta 2016an 900€en kontsolidazioari uko egitea. 

PLANTEAMENDU INSOLIDARIO HAU GOBERNU TALDEAREN (PNV-PSE) ETA ELAren ARTEAN ADOSTU DA, MAHAI OFIZIALETATIK KANPO.

BILBON 17:30ean MOBILIZAZIO NAZIONALA

LAB info_erd               LAB info_eu

2016/05/19

Langileok bideak batuz! M28 MOBILIZAZIOA BILBON

Bideak batuz, Bilbora goaz maiatzaren 28an
Prekarietatearen milaka aurpegia agerian jarriz, aldaketarako alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera.