2017/02/16

Mahai orokorra 2017

MURRIZKETAK ATZERA BOTA ETA ENPLEGUAREN ARAZOA KONPON DEZAGUN




enplegua egonkortu eta sortu!
gaixotzeko eskubidea!
geure soldata geurea da!
35 ordu asko jota!


2017/02/15

Euskal Pentsio sistema Publikoaren aldeko PROPAGANDA EGUNA

Otsailak 17an, ostirala, Euskal Pentsio sistema Publikoaren aldeko PROPAGANDA EGUNA deitu dugu. Delegatuak eskuorriak banatuko ditugu lan zentroetan egun horretan.

Ondoren, 13.00etan elkarretaratzea egingo dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Andia kalea, 13).


Ante las nuevas amenazas que se ciernen sobre el futuro de nuestras pensiones no nos queda otra que movilizarnos.

Nosotras y nosotros, aquí y ahora, somos quienes vamos a garantizar nuestras pensiones.

2017/02/12

9. BILTZAR NAGUSIA - SOLASALDIAK

Solasaldi ziklo bati ekingo diogu, datozen urteetan sindikatuaren ardatz izango diren gaiekin


Otsailaren 16an hasi eta maiatzaren 24era arte askotariko gaiak landuko ditu LABek, guztiak datozen urteetako sindikatuaren lerroan zentralitatea izango dutenak:

Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoa, sindikalgintzaren erronkak, sindikalgintzaren ekarpena borroka sozialei, feminismoa sindikalgintzan, ekintza sindikal berria, Euskal Herrian mugaren alde bateko eta besteko harremanak eta sindikalgintza nazioartean, besteak beste.

2017/02/02

GURE ESKU DAGO ekimenak datorren iganderako mobilizazio deialdiarekin bat

Demokraziaren aldarria, lau hiriburutatik lau haizetara

Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditugu iganderako hegoaldeko lau hiriburuetan.

Errepublika katalana aldarrikatzeko urrats erabakiorrak egiten ari dira Katalunian. Horrexegatik, Estatu espainiarra mehatxu eta erasoak gogortu eta aurpegirik antidemokratikoena erakusten ari da. Herri katalanari inoiz baino indartsuago gure elkartasuna eta konplizitatea erakusteko garaia da, zabaltzen ari den bidetik egin beharko duelako, berandu baino lehen, Euskal Herriak ere bere independentziarako bidaia. 

Ildo horretan, Gure Esku Dagoren deialdia txalotzen dugu eta datorren igandean, otsailaren 5ean, eguerdiko 12.00etan, Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu euskal herritar guztiak.

La reivindicación de la democracia, de las cuatro capitales a los cuatro vientos

Con el fin de mostrar nuestra solidaridad al pueblo catalán, llamamos a toda la ciudadanía a que participe en las concentraciones del domingo en las cuatro capitales del sur de Euskal Herria.

En Catalunya se están dando pasos definitivos para la proclamación de la República catalana. Por eso, el Estado español esta endureciendo sus amenazas y ataques y está mostrando su cara más antidemocrática. Es el momento de expresar con más fuerza que nunca nuestra solidaridad y complicidad al pueblo catalán, porque Euskal Herria también deberá recorrer, más pronto que tarde, su viaje a la independencia por ese mismo camino. 

En ese sentido, aplaudimos el llamamiento de Gure Esku Dago y animamos a toda la sociedad vasca a participar en las movilizaciones que tendrán lugar el próximo domingo, 5 de febrero, a las 12 del mediodía en Iruñea, Bilbo, Donostia y Gasteiz.