2017/09/22

Irailaren 28rako mobilizazioak deitu ditugu



Irailaren 28rako mobilizazioak deitu ditugu euskal gehiengo sindikaletik, Kataluniari babesa emateko.


ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuok urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferenduma babesten dugu, eta bere emaitzak onartzeko konpromisoa adierazten dugu. Demokrazia eta herrien autodeterminazio eskubidea da urriaren 1 honetan jokoan dagoena.

Horregatik, pauso bat aurrera eman nahi dugu elkartasunetik eta klase aliantzatik, Kataluniako prozesuaren aurrean konpromisoa hartuz eta honen parte aktibo izanez.

2017/09/21

EUSKAL HERRITIK ERE, SEGUR QUE TOMBA!

[EUS] Euskal Herriko hamaika musikari, bertsolari eta kantari ekimen propioz elkartu dira, hizkuntza biak uztartu eta Lluis Llach-en L'Estaca kantuaren bertsio elebiduna egiteko. Modu honetan, Durangoko Landako gunean grabatu duten bideoklipean, Euskal Herriko esparru kultural honetatik ere herri katalanari babes eta elkartasun keinua egin gura izan zaio. Helburu hori lortzeko, Gure Esku Dago ekimenarekin elkarlanean ari da musikagintzako herritar talde hau, «Euskal Herri osora zabaltzeaz gain, Kataluniara ere gure ahotsak iritsi daitezen».


2017/09/20

Bi lehendakari / Xabier Mendiguren Elizegi - BERRIA- 2017-09-20

Ez dugu orain arte irakurri Urkulluren kontrako artikulu bat gaur Berrian Xabier Mendiguren Elizegik idatzi duena bezain demoledorerik.

Euskal gizartearen barruan zenbat jende eta sektoretan sentitzen denaren adierazle izan liteke. Baina zerbait bai nabarmentzen duela. Artikulu hau grabatuta geratuko da. Jaurlaritza honekin auzolotsa sentitzen ari garenok, merezi luke zabaltzeak


K
atalan eta euskaldun herrien anaitasunezko irudien bilduma bat egin beharko banu, bi dira kolpe batean burura datozkidanak: bata, Segoviako Ihesa filmekoa, non Ovidi Montllorrek antzezten duen preso politikoak «Rossinyol que vas a França» kantatzen duen, interpretazio guztiz hunkigarrian. Gero, preso katalan hori hil egiten da ihesaldian, eta harrokeria edo itsuskeria bat iruditzen zitzaidan huraxe izatea hildako bakarra, harik eta jakin nuen arte halaxe gertatu zela zinez, Oriol Solé i Sugranyes MILeko iraultzaile anarkista guardia zibilek tirokatuta hil baitzen Auritz inguruko mendietan, 1976ko apirilaren 6an, muga pasatu ezinik galduta zebilela.


Beste irudia 37 urte lehenagokoa da:

1-Oct REFERÉNDUM DE AUTODETERMINACIÓN DE CATALUNYA

Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko Apoyo al referéndum de Catalunya

Manifestu hau bultzatzen dugunok atxikipena eta sinadura eskatzen dizugu Catalunyan egingo den erreferendumaren alde. 

Quienes promovemos este Manifiesto te animamos a firmar este manifiesto solidario con el referéndum de Catalunya.


Bultzatzaileak / Promotores: Ramon Zallo (UPV-EHU), Petxo Idoiaga (UPV-EHU), Helena Franco (UPV-EHU), Pedro Ibarra (UPV-EHU), Ane Larrinaga (UPV-EHU), Iñaki Lasagabaster (UPV-EHU), Francisco Letamendia (UPV-EHU), Mila Amurrio (UPV-EHU), Txiki Muñoz (ELA), Garbiñe Aranburu (LAB), Ana Pérez (STEILAS), Biktor Galarza (HIRU), Alazne Intxauspe (Etxalde), Txejo Ortega (ESK)