2018/05/30
2018/05/28
MAIATZAREN 30eko KONTZENTRAZIOA
BATEGINIK LORTUKO DUGU!
- Kontzentrazioa, asteazkenean, 12:30ean, Ijentea kalean. -
Zein da behin betiko konponbidea ESTATLIZAZIOAren aurrean?
Hemengo negoziazio esparrua defendatzea eta prekarizazio prozesuari muga jartzea da erronka. Alabaina, sakoneko arazoa, lan arloko eskumenak Estatuaren esku egotean datza. Hala EAEn nola Nafarroan, estatus berriaren inguruko eztabaida irekita dago.
LABen ustez, estatus berri horretan lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa jaso beharra dago. Alegia, Euskal Herrian bertan hartu behar dira gure lan eta bizi baldintzen inguruko erabakiak. Lan eremuan burujabetza eskuratzen ez badugu, estatalizazio eta prekarizazio prozesuaren menpe jarraituko dugu, hori bultzatzeko erabaki estrategikoa hartu baitu Espainiako Estatuak.
Hemengo negoziazio esparrua defendatzea eta prekarizazio prozesuari muga jartzea da erronka. Alabaina, sakoneko arazoa, lan arloko eskumenak Estatuaren esku egotean datza. Hala EAEn nola Nafarroan, estatus berriaren inguruko eztabaida irekita dago.
LABen ustez, estatus berri horretan lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa jaso beharra dago. Alegia, Euskal Herrian bertan hartu behar dira gure lan eta bizi baldintzen inguruko erabakiak. Lan eremuan burujabetza eskuratzen ez badugu, estatalizazio eta prekarizazio prozesuaren menpe jarraituko dugu, hori bultzatzeko erabaki estrategikoa hartu baitu Espainiako Estatuak.
Honela bada, lan eremuan borroka sindikala egitearekin batera, aldaketa politiko eta sozial orokor baterako burujabetza prozesua martxan jartzea ezinbestekoa da.
ETA ORAIN ZER?
CORTE INGLES ENPRESARI EGINIKO ESLEIPEN ONARTEZINA / LA IMPRESENTABLE CONCESIÓN A "EL CORTE INGLÉS"
Donostiako Udaleko Gobernu taldeak bi “urrats erraldoi“ eman ditu Eskubide Laboral, Segurtasun eta Lan Osasunaren arloan. Batetik, 2018ko apirilaren 18an Hirigintza zuzendaritza kokatuko den San Martin 48an dagoen eraikinaren obra El Corte Ingles enpresari esleitu zitzaion.
Eta, bestetik, berez deigarria den gertaera honi (Corte Ingles – Obras de Construcción), alarma guztiak piztu dituen beste erabaki larria gehitu behar zaio, Grandes Almacenesen lan hitzarmena erabiliko baita langileen kontratuak egiteko. Hau guztia ikusita, honako galderak sortzen zaizkigu:
Agintariek Estatu espainol mailako hitzarmenen alde egiten dute (soldata txikiagoa, ezegonkortasun handiagoa, ziurtasun laboral txikiagoa…)
Bestetik, eta aurrekoarekin lotuta, Apirilaren 26ko Udalbatzan Udal Gobernuak behean idatzitako EHBilduk egindako mozio hau errefusatu zuen,
"Donostiako Udalbatzak Udal Gobernuari hertsiki eskatzen dio, bere ardurapekoak izan litezkeen lan-istripuak ekiditea helburu, kontratatzen dituen obren berri helaraz diezaiela, sistematikoki eta exekuzioari hasiera eman aurretik, Lan Osasuneko kide guztiei —prebentzio-delegatuak barne—, parte guztien artean lanen behatzerik eraginkorrena lortze aldera eta, era berean, kontratatzen dituen enpresei gobernuak lan osasunari eta segurtasunari dagokien arautegiaren betetze zorrotza eska diezaiela."
Bat batean badirudi segurtasun eta osasun gaietan Udal Gobernuak bermatu behar dituen neurri guztiak ekidin nahi dituela ongi datozkion obrak eta kontratuak egiteko.
Gure aldetik, mandatarien jarraipena eta kontrola egiten jarraituko dugu, kontratazio berrietan osasun laboralari dagozkion legezko neurriak ekidin ez ditzaten
Eta, bestetik, berez deigarria den gertaera honi (Corte Ingles – Obras de Construcción), alarma guztiak piztu dituen beste erabaki larria gehitu behar zaio, Grandes Almacenesen lan hitzarmena erabiliko baita langileen kontratuak egiteko. Hau guztia ikusita, honako galderak sortzen zaizkigu:
Agintariek Estatu espainol mailako hitzarmenen alde egiten dute (soldata txikiagoa, ezegonkortasun handiagoa, ziurtasun laboral txikiagoa…)
- Gipuzkoako hitzarmen kolektiboen aurka?
- Eraikuntza lanak Grandes Almaceneseko langileek egingo dituzte?
- Eraikuntzako instalazio berrien obrak eta erreforma lanak Grandes Almaceneseko langileek egingo dituzte?
- Lan taldeak eta makinak Kutxa erregistratzaileak izatetik eraikuntza makineria izatera pasako dira?
- Eraikuntza lanetako langileen soldatak Grandes Almacenesetako arreta zerbitzuetakoak bezalakoak izango dira?
- Eraikuntza obretako segurtasun neurriak Grandes Almaceneseko langileei jarriko zaizkie?
Bestetik, eta aurrekoarekin lotuta, Apirilaren 26ko Udalbatzan Udal Gobernuak behean idatzitako EHBilduk egindako mozio hau errefusatu zuen,
"Donostiako Udalbatzak Udal Gobernuari hertsiki eskatzen dio, bere ardurapekoak izan litezkeen lan-istripuak ekiditea helburu, kontratatzen dituen obren berri helaraz diezaiela, sistematikoki eta exekuzioari hasiera eman aurretik, Lan Osasuneko kide guztiei —prebentzio-delegatuak barne—, parte guztien artean lanen behatzerik eraginkorrena lortze aldera eta, era berean, kontratatzen dituen enpresei gobernuak lan osasunari eta segurtasunari dagokien arautegiaren betetze zorrotza eska diezaiela."
Bat batean badirudi segurtasun eta osasun gaietan Udal Gobernuak bermatu behar dituen neurri guztiak ekidin nahi dituela ongi datozkion obrak eta kontratuak egiteko.
- Galdeketa eskubidea eta langileen ordezkarien parte hartzea ere ekidingo dira?
- Segurantza eta lan osasuneko arautegia betetzea ez al da eskatuko?
Gure aldetik, mandatarien jarraipena eta kontrola egiten jarraituko dugu, kontratazio berrietan osasun laboralari dagozkion legezko neurriak ekidin ez ditzaten
2018/05/20
Bizitza Da Handiena
Bizitza Da Handiena | Lehen eguna
60 kolektibok osaturiko Bizitza Da Handiena dinamikak hasiera eman dio borroka ugari uztartuko dituen asteari. Okupaturiko eraikina "herriarena" dela adierazi dute. Auzolanera joateko deia egin diete herritarrei, baita aste osoko ekimenetan parte hartzeko gonbidapena ere.
2018/05/18
Langileen lan baldintzen negoziazio mahaiari buruz
MADRILERA BEGIRA, EZER HONIK EZ...
Pasa den apirilaren 19an Udal honen funtzionario eta laboral langileen lan baldintzen negoziazio mahaia osatu zen.
Aurreneko bilera honetan, Langile Batzordea osatzen dugun sindikatu guztion plataformak, (aurretik Gobernu Taldeari jakinarazitakoak) aurkeztu behar ziren, baina LAB izan ezik, gainerako sindikatuek ez zuten hitza hartu beraien plataformen puntu nagusiez hitz egiteko eta negoziazioan sindikatu bakoitzak dituen linea gorriak markatzeko.
LABek, bere plataformak gizarte arloan zein arlo ekonomikoan jasotzen dituen edukien laburpena azaldu zuen, Udal honek langileri guztiarekin duen zor ekonomiko garrantzitsu bat duela ahaztu gabe.
Gure plataforma publikoa egin genuenean, 2014an gehiengo sozialak eta Udal Gobernuak onartutako akordio arautzailearen baldintzak gure erreferentzia direla esan genuen. Gogora dezagun gaur egun Langile Batzordea eratzen dugun sindikatu GUZTIONTZAT direla erreferentzia, baita sinatu ez zutenentzat ere.
Hori kontuan izanik, gure erreferentziak ez dira aldatu:
• Enplegu publikoaren kontsolidazioa (behin betikotasuna zerora murriztu)
• Zerbitzu publikoaren hobekuntza, kanpo zerbitzuak gutxinaka berreskuratu
• Langileria osoaren euskalduntzea
• Balorazio mahaia abiaraztea eta gaur egun dauden soldaten desorekak murriztu
• Langileriarekin erlazionatuta dauden berdintasun eta prebentzio politiketan hobekuntza
• Berezko erabakia errespetatu EAEkoa berezko konpetentziez at
• 2009. urtetik galdutako erosteko-ahalmena berreskuratzea, 2015eko akordioa oinarri, 900€ak kontsolidatuz eta EAEko KPIari dagokion soldata oreka kopurua.
Udal Gobernuak mahaian jarri zuen hurrengo puntua, CCOO, UGT eta CSIF eta Espainiako Gobernu Zentralak pasa den martxoan sinatutako hitzarmena izan zen. Hitzarmen hau aplikatzeko, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorraren onarpenaren zain zeudela esan zigun Udal Gobernuak.
2018/05/16
ESTATALIZAZIOA = PREKARIZAZIOA Por un marco laboral propio
MAIATZA 30 MAYO
Mobilizazio eguna, 2 orduko lanuzteekin
ESTATALIZAzioa PREKARIETATE GEHIAGO DAKARREN IZURRITEA EZAGUTU ETA BORROKATZEKO SEI GAKO
1.- Zer da?
2.- Noiz hasi da?
3.- Zer helburu eta ondorio ditu?
4.- Nola ari da garatzen?
5.- Zer egin dezakegu estatalizazioari aurre egiteko?
6.- Zein da behin betiko konponbidea estatalizazioaren aurrean?
2018/05/05
MUTUEN FINANTZAKETA / FINANCIACIÓN DE LAS MUTUAS
MUTUEN arazo ezagunenak hauek dira; kaltearen jatorriaren onarpen eza, kontingentzia profesionaletatik eratorritako kudeaketak, kontingentzia orokorretako aldi baterako lanerako ezintasun kontroletan e.a. Baina:
NOLA FINANTZATZEN DIRA?
ETA NOLA KUDEATZEN DIRA DIRU SARRERA HORIEK?
Los problemas con las MUTUAS con el no reconocimiento del origen laboral del daño, con las gestiones derivadas de las contingencias profesionales, en el control de las IT en Contingencias comunes, etc. son los más conocidos, pero:
¿CÓMO SE FINANCIAN? y ¿COMO GESTIONAN ESTOS INGRESOS PÚBLICOS?
2018/05/04
ETAren amaiera - LABen oharra / Fin de ETA - Nota de LAB
Gatazka politiko eta armatuaren ondorioak gainditzea falta da orain; horretarako ere jendarte zibilaren inplikazioa beharrezkoa da.
ETAren ibilbidearen behin betiko amaieraren iragarpenak ziklo historiko oso baten itxiera dakar. Ziklo berri bati begira herri eta herritar gisa dagozkigun eskubide guztiak bermatuko ditun jendartea eraikitzeko momentua da orain.
ETA erakundeak bere ibilbidearen amaiera iragarri du. Iragarpen honek ziklo historiko oso baten amaieran kokatzen du Euskal Herria. Iragarpen honekin, halaber, erakundeak amaitutzat ematen du 2010az geroztik garatzen ari zen prozesua. Egitura guztiak desegin eta ekinbide politikoa bukatutzat eman du.
Pausoz pauso, egindako iragarpenak betetzen ari da ETA, atzera bueltarik ez duten urrats hauekin. Frankismo garaian sortu zen ETA, Euskal Herriak bizi zuen gatazka politikoari irtenbide demokratikoa eskaini asmoz. Beraz gatazka politikoa ETAren sorreraren aurrekoa da, bere desagerpenarekin ere mantentzen dena. Demokrazian bide baketsuetatik proiektu politiko guztiak bideragarriak direla entzun izan dugu behin eta berriz, baina parean dugun estatuak, bere jarrerarekin, hori ukatzen jarraitzen du. 60 urte iraun dituen ziklo historiko oso baten itxieraren aurrean gaude eta horrek berak beste ziklo berri bat irekitzeko baldintzak sortzen ditu. Ziklo amaiera honetan erabakigarriak izan diren bi ezaugarri azpimarratu nahi ditugu, aldebakartasuna (oztoporik falta izan ez badu ere, erakundeak bere bide orria urratsez urrats bete du, berme guztiekin) eta gizarte zibilaren inplikazioa. Erabakigarriak izan dira ezaugarri biak.
Euskal Herrian urteetan bizi izan dugun gatazka politiko eta armatuaren ondorioak gainditzea falta da orain eta horretarako ere gizarte zibilaren inplikazioa beharrezkoa izango da. Ez hori bakarrik, eragileon konpromiso eta inplikazioa azalarazteko momentua da orain.
Inplikazioa eta konpromisoa beharrezkoak dira gaur gaurkoz geratzen den giza eskubideen urraketa nagusiarekin amaitzeko, euskal preso, deportatu eta iheslarien egoerari dagokiona, alegia. Dispertsioarekin eta salbuespenezko neurriekin amaitu beharra dago berehala; eta preso, deportatu eta iheslari guztiak etxeratzeko bide orria adostu eta martxan jarri behar da.
Herri honetan gatazka politiko eta armatua egon da eta askotariko biktimak eragin ditu, mina eta sufrimendu mota ugari eragin du. ETAk aitortu du egindako kaltea, “zinez sentitzen dut” bat zuzendu die biktima guzti-guztiei eta barkamena eskatu die gatazkan parte hartze zuzenik izan ez duten biktimei. Ezin dugu berdina esan mina eta sufrimendua eragin duten beste eragileei dagokionean. Onuragarria litzateke, denontzat, nork bere gogoeta zintzoa egin eta plazaratuko balu.
Edozein kasutan ere, biktimei egin ahal diegun ekarpenik onena da pausoak ematen jarraitzea, arduraz, bake eta justiziazko eskenatoki bat sortzeko. LAB sindikatuak bide horretan ekarpena egiteko bere konpromisoa adierazten du.
Minik, sufrimendurik eta presorik gabeko garai berri bat irekitzeko momentua da. Herri eta herritar gisa dagozkigun eskubide guztiak bermatuko dituen jendartea eraikitzeko momentua da. Helburu horren alde borrokan jarraituko du LAB sindikatuak.
HITZARTU: Hondakinen arazoa konpontzeko parte hartzeko prozesua Proceso de participación para solucionar el problema de los residuos
![]() |
| http://hitzartu.eus |
HITZARTU, HONDAKINEN ARAZOA KONPONTZEKO PARTE HARTZEKO PROZESU ZIBIKOA da,. Prozesu honek gastu bat du eta aurrera egiteko 80.000 euroko aurrekontua dago ikusita.
Zertarako?
35.000 € Hondakinen Plana idazteko
30.000 € Parte hartze prozesuan
10.000 € Gastu juridikoak
5.000 € Besteak
Plana zertan eta zertarako?
Plana idatzi behar da egiazko beharrak zeintzuk diren jakiteko eta horiei aurre egiteko aukera tekniko guztiak aztertzeko eta hoberenak aukeratzeko.
Ingenieri enpresa espezializatuak kontratatuko dira lan hori egiteko.
Parte hartze prozesua zertan eta zertarako?
Jendartearen aniztasuna bermatzeko 50 bat herritar hautatuko dira irizpide demoskopikoekin eta hauek “Jurados Ciudadanos” teknikarekin parte hartze taillerrak egingo dituzte adituen laguntzarekin Planaren irizpideak adostuz eta finkatuz.
Jendartearen parte hartzeko eskubidea bermatzearren parte hartu nahi duen orok parte hartzeko eskubidea izango du “Gune irekiak” teknikaren bitartez antolatuko diren parte hartze jardunaldietan.
Enpresa demoskopikoak eta perte hartzearen dinamizatzaileak kontratatuko dira. Jurados Ciudadanoseko partaideei dieta bat emango zaie.
Gastu juridikoak, zertan eta zertarako?
Parte hartze eskubidea Espainiako zein Europako auzitegietan defendatzeko. Europako instituzioetan egin den iruzur ekonomikoa eta ingurumen gabeziak salatzeko. Sinatu den kontratua bertan behera gelditzea lortzeko inolako kalte ekonomikorik gabe.
Abokatuek eta Gipuzkoako prokuradoreek ez dute ezer kobratzen. Gastua da Bilbo zein madrileko prokuradoreak ordaintzeko eta batez ere Espainiako auzitegiek Foru aldundia zein eusko Jaurlaritzak eskatuta jartzen ari diren Kostak ordaintzeko.
Langileen batzordetik ekimen honekin bat egiten dugu eta LAB, ELA eta CCOOeko bulegoetan 5€ko laguntza txartelak ditugu zuen eskura.
EGUNEKO PROGRAMA
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)





